Hemen zaude: Uren tratamendua

Ura oinarrizko natura-baliabideetako bat da, baita garapenaren oinarrian dautzan oinarrizko lau baliabideetako bat ere, airearekin, lurrarekin eta energiarekin batera.

Ura Lurreko konposatu kimikorik ugariena da, eta bizitza garatzeko ezinbestekoa da. Ur garbia baliabide berriztagarria da. Hala eta guztiz ere, gerta liteke giza jarduerengatik kutsatuegia egotea eta jadanik erabilgarri ez izatea, baizik eta kaltegarria, kalitate eskasa dela-eta.

Uraren kalitateak hartu duen garrantzia dela-eta, ura kutsatzen duten faktore edo eragileen artean honako hauek daudela nabarmendu ahal izan da: agente patogenoak, oxigenoa behar duten hondakinak, gai kimiko organikoak eta ez organikoak, landare urtarrak gehiegi hazarazten dituzten landare-mantenugaiak, jalkinak edo material esekia, gai erradioaktiboak eta beroa.

Uraren kutsadura pertsona kopuru adierazgarri bati, aurrez ikusteko moduko denbora tarteetan, osasunean ondorio kaltegarriak ekar diezazkiokeen lohitze-maila da. Ura kutsatutzat jotzen da berezko egoeran jadanik ezin bada erabili behar zenerako erabili, edo bere ezaugarri kimikoak, fisikoak, biologikoak eta/edo konposizioa aldatu badira. Horregatik, oso garrantzitsua da ura edangarri bihurtzea, bere garbitasuna berreskuratu eta gizakiak erabiltzeko egokia izan dadin.

Uren tratamendua

Jarri harremanetan orain

* ikurraz markaturiko datuak nahitaezkoak dira.








2010 Bascotecnia S.A. info@bascotecnia.com
Tel: +34 943 218 033
Fax.: +34 943 217 989