Hemen zaude: Historia

Bascotecnia Group Donostian sortu zen 1976an, siderometalurgiako industria talde baten ekimenez, nazioarteko proiektuetan erabateko bermeak eskaintzeko helburuarekin.

Bezero-zorro garrantzitsuak eta kontinente guztietan industriaguneak ugaritzeak, Bascotecnia Group-i bere jarduerak askotarikotzeko beharra sortu zion, eta horren ondorioz, sozietate berriak sortu ziren taldean, eta itun sendoak ezarri ziren zenbait sektore eta herrialdetan.

Gaur egun, Bascotecnia Group industriaren zenbait alorretan espezializatutako enpresa txiki eta ertainen taldea da. Enpresa horiek nazioartean aritzeko bokazio handia dute, eta beraien artean antolatzen dira, bost kontinenteetako bezeroei irtenbide integralak eskaintzeko.

Hogeita hamar urte baino gehiago daramatzagu nazioarteko merkataritzan lanean, euren artean oso desberdinak diren proiektu zailak egin ditugu, eta gure taldea osatzen duten enpresek malgutasun handia dute. Horregatik guztiagatik, industria-proiektu bati berme osoz ekin nahi dioten bezeroentzat solaskiderik egokiena gara.

Jarri harremanetan orain

* ikurraz markaturiko datuak nahitaezkoak dira.








2010 Bascotecnia S.A. info@bascotecnia.com
Tel: +34 943 218 033
Fax.: +34 943 217 989