Hemen zaude: Nekazaritza

Nekazaritzako ekoizpenean beharrezkoa den handitzea dauden baliabideekin lortu behar da.

Munduko biztanleek epe laburrean izango duten arazo handietako bat elikagaiak ekoiztea da. Munduan 6.700 milioi biztanle inguru daude, eta elikagaien ekoizpenak biztanleriaren hazkundearen neurri berean hazi beharko du. Hain da handia hazkunde hori, ezen datozen 50 urteetan ekoitzi beharko diren elikagaien kopuruak gizadiaren historia osoan ekoitzi diren elikagaien kopurua berdinduko baitu.

Gizakiak lur eta ur baliabideen murrizketaren arazoari aurre egin beharko dio, eta ingurumena zaintzea funtsezkoa izango da etorkizuneko belaunaldiek bizitzari, gaur egun ezagutzen dugun gisan, euts diezaiokeen mundu bat izan dezaten. Erronka horrek berebiziko garrantzia du, ez baitugu erreserba-eremu berririk nekazaritza sail gehiago zabaltzeko.

Garapen-bidean dauden herrialdeei etorkizuneko belaunaldiek hornikuntza izango dutela bermatzeko moduko elikadura segurtasuna eskaini behar zaie.

Gure proiektuek nekazaritzako lehengaien salneurrien egonkortasun ezatik eratortzen diren arazoei irtenbidea ematen diete, gure bezeroei dibisak aurrezten dizkiete eta nekazaritzako gaien ekoizpen, eraldatze, banaketa eta merkaturatzean lanpostuak sortzen dituzte.

Nekazaritza

Jarri harremanetan orain

* ikurraz markaturiko datuak nahitaezkoak dira.








2010 Bascotecnia S.A. info@bascotecnia.com
Tel: +34 943 218 033
Fax.: +34 943 217 989